XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baita zera ere! Alde guztietara begiratu dut eta ez dut iñor aurkitu.

Eta, era orretan, bidean topatzen nituan gauza guztiekin izketatzen nintzala, joan nintzan.

- Semaforo edo urrutargiari! Gizonik ikusi al duzu emen?.

Ez! Beren berebilletan egongo dira.

- Bai zera! Berebillak miatu ditut eta ez da iñor agiri.

- Zu, Urrutizkiñ (telefono)! Ikusi'al duzu iñor emen?.

Bai al dakizu nun diran?.

- Ez! Ez dakit; urrutizkiñ etxetan egongo dira.

- Bai zera! An ere begiratu dut eta ez dago iñor.

Gaua eldu zanean, nere etxera nijoala, urruti batean, gau illunpean, ikusi nuan argi ori bat.

Alderdi artara laxterka irten nintzan eskallerak irunaka igoaz eta, alako batean, nun ikusten ditudan, nere iru eskola-lagun: Karlos, Joakin eta Imanol.

Ikusteaz batean, asi nintzan oska: zoriontsua nintzala!.

Noizpait ere ba nuan norekin egona.

Aiek arriturik begiratzen zidaten.

Ni berriz parrezka ta besarkadaka.

Azkenean esan nien gertatu zitzaidan guztia.

- Ori ezin leike, esan zidan Karlosek, zu burutik zaude: leiotik begiratzen ba duzu ikusiko duzu nola dana amets bat besterik ez dala izan.

Leioratu nintzan eta berebillak beti bezela zebiltzan, jendea batera ta bestera zebillen.

Ezin sinisturik gelditu nintzan.

Nere etxe aldera lasterkatu nintzan eta an billatu nituan danak, len bezela agiri zan dana.

Amets bat iruituko zaizue.

Baña ordu ezkero oso zoriontsu arkitzen naiz.

Zergatik? Nere inguruan jende asko daukadala jabetu naizelako: BAKARRIK EZ NAGOLAKO.

Irakurri duzun ipuiak bi une dauzka: umetxo ori bakardadean ikusten dalako bat eta bestea bere adiskide ta guraso artean alaitsu arkitzen danekoa.

Une bakoitzaren marrazkiak egin itzatzu orain.

- Lenengoz zergatik ikusten zuan bere burua ain triste?.

Zergatik, naiz jabetasun osoa euki, etzan zoriontsu? Eta zergatik gero ain alaitsu?.

Zergatik ote da txarra bakardadea?.

Gogoratu eta idatzi zure burua bakarti ezagutu duzuneko une ura.